XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Argi zipriztinak gainezka hormetan
Goardia zeldaren beste puntan zegoen eta bizkarra emanez baizik ez zuen arretarik ipintzen haien begiradetan
Neskari iruditu ere zitzaion berandatu egiten zela itzuli erdi bati ekin aurretik
orduan eskua aurreratu zuen mutila ukitzeko
Baina mutilaren begietan
hainbeste ikara ikusi zuen
ez goardiarekiko
berarekiko baizik
non eskua kendu baitzuen
eta eskuinekoaz ezkerra estali ere
ohitura zaharra
eta
erraiak erdiraturik
irribarre egiten saiatu zen
Mutila lasaitzearren
- Pozik al hago ni etortzeagatik
Zergatik esaten ditut horrelako gauzak
Ezertarako balio ez duten hitzak
Bitxi usaintzen du